Aginagako gabonetako txokoetan izena emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 28a, 00:00

Oparo, oparo dator abendua Aginagako ekimen eskaintzari dagokionean. 2013a agurtzeko ekitaldi mordoa antolatu dute bertan. Momentuz lotuak dituzten hitzorduen berri, web orrialde honetako agenda atalean duzue. Eskaintza honen tartean, bidean datozen eguberrietarako txokoak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak etxeko txikienentzat. Santo Tomas egunaren bueltan hasiko dira ikasleen oporraldiak. Aurreko urteen moduan, Errege Eguna pasa arte, ezin esan ordea aspertzeko tarterik izango dutenik. Gabonetako txokoetan primeran pasatzeko aukera izango baitute, abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra.

Astelehenetik ostiralera goizero eta lau orduz Aginagako ludoteka, jolas leku handian bihurtuko da, 9:00-13:00 artean (tartean egokitzen diren jai egunetan izan ezik). Plaza erreserbatu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du. Abenduaren 13a baino lehen, 637 332 402 telefono zenbakira deituta. Bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, gainerakoek 40 euro. Gabonetako txoko hauekin batera, Olentzero eta Mari Domingi bisitan izango dituzte Aginagan, antzezlan bat ere programatu dute... Eta ekimen gehiago abenduko lehen hamabostaldirako. Abenduan Aginaga, bizi-bizirik izango dugu.