Marimendien ostean, Alex Txikonen txanda gaur 19:30etan Sutegin. Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek antolaturiko Mendi Astearen baitan, Karakorumeko bere ibilera eta jauzien berri izango dugu ostegun honetan.
Biharko protagonistak berriz, etxekoak. Andatzakoek 2013an zehar antolaturiko txangoen berri jasotzeko aukera egongo da, irudi eta bideo bidez. Larunbatean amaituko da aurtengo Mendi Astea, Usurbilgo mugarrietatik barrena deitu duten irteera batekin eta horren ostean Patri jatetxean ospatuko den bazkariarekin. Txango eta otordu honetarako apuntatzeko aukera dago egunotan Sutegin bertan. Mendi Asteko ekitaldiak hasi aurretik, Andatzakoek jarriko duten mahaian. Bertan berritu ahal izango dira baita, 2014ko Federatu Txartelak.
EGITARAUA
Azaroak 28, osteguna
19:30 Ikus-entzunezkoa Sutegin: Alex Txikonek Karakorumen egindako ibilaldiak eta hainbat jauzi ikusteko aukera.
Azaroak 29, ostirala
19:30 2013an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatutako mendi irteeren bideo eta argazki emanaldia.
Azaroak 30, larunbata
8:00 Mendi ibilaldia mugarrietara.
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Oharra:
-Sutegin burutuko diren ekitaldien aurretik, 2014ko federatu txartelak berritu edota asteburuko ibilaldirako izena eman ahalko da.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea eta albisteko irudia: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.