Ludotekako bazkideen festa, 17:00etatik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 29a, 00:00

Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren emanaldia, oparien zozketa eta denentzako gozokiak banatuko dituztela iragarri dute ludotekakoek ostiral honetarako, azaroaren 29rako ludotekan antolatu duten festan. Jaia bertako bazkideentzako bakarrik izango da. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Gerturatzeko gonbita luzatzen zaie bazkideei; “etorri ondo pasatzera!”. 

ODOL EMAILEEN EGUNEKO BAZKARIA
Urtero moduan abenduaren 8an ospatuko dute Usurbilgo Odol Emaileen Eguna. Bazkaritarako bilduko dira, Atxega jatetxean. Otordura joan asmo duzuenok, adi, aldez aurretik eman behar baita izena, telefono zenbaki hauetako batera deituta:
Agustina: 943 363 102.
Maite: 943 366 040.
Jero: 943 370 723.
Mª Sol: 943 372 487.