Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko materiala salgai bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 29a, 00:00

Larunbat goizean zehar Oiardo Kiroldegian, herriko eskubaloi taldeek jokatuko dituzten neurketen ordutegian, mende erdia bete duen Usurbil Kirol Elkartearen materiala saltzen arituko dira bilguneko kideak. Goizeko 9:30etatik aurrera Kiroldegian izango dira, aldez aurretik enkargatuak zeuden kamisetak saltzen. Kamiseta gehiago ere eskuragarri jarriko dituzte, baita kirol elkartearen 50 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburua ere. Hona hemen, asteburuan Oiardon jokatuko diren eskubaloi partidak:

Azaroak 30, larunbata
9:30 Alebin neskak: Udarregi 6B-Udarregi 5A
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5C-Urnieta 5A
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Urnieta 5B
11:30 Infantil neskak: Udarregi C Usurbil-Egia Bat
12:30 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-Aloña Mendi A
16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-C.B. Kukullaga
17:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-C.B. Kukullaga
19:15 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Urola Laztimendi E.K.

Abenduak 1, igandea
10:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Saieko K.E.

FUTBOLA, HARANEN
Azaroak 30, larunbata
10:00 Alebinak.
12:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Vasconia C.D.
15:30 Preferenteak: Usurbil F.T.-Behobia C.D.
17:30 Regional neskak: Usurbil F.T.-Touring K.E.