Mendi duatloi eta ziklokross proba bana igandean

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 29a, 00:00

Irailaz geroztik hainbat txokotatik igaro den Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituari amaiera emango dion kirol proba ospatuko da, igande goizeko 11:00etan hasita Zubietan. Herri Batzarrak antolaturiko ekimenean izena emateko epea zabalik dago. Errebote plaza paretik irtengo dira kirolariak eta leku berean izango du helmuga. Hiru sektoretan banatua egongo da, 15 kilometro pasatxoko Zubietako kirol proba:
-1. sektorea: 4,2 kilometro mendi lasterketa.
-2. sektorea: 8,9 kilometro mendi bizikletaz.
-3. sektorea: 2,21 kilometro mendi lasterketa.

Izena emateko eta argibide gehiagorako: www.mendiduatloia.com

1. ZIKLOKROSS SARIA, RAMON UNANUEREN OMENEZ 
Igandean baita, abenduaren 1ean, Zubietatik ez oso urruti ospatuko da Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolak antolatutako ziklokros proba, Lasarte-Orian, Urbil merkatalgune ondoan. Zendu berri den Joxe Ramon Unanueren omeneko txapelketa honetan, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako txirrindulariek parte hartu ahal izango dute. Abenduaren 1ean, goizeko 9:30etan hasiko da txapelketa. Orduotarako zitatu dituzte txirrindulariak, Urbil ondoan:
9:30 Alebinak-infantilak.
10:00 Kadeteak.
11:00 Jubenilak.