Gaur iluntzeko 19:30etan proiektatuko dute Sutegiko auditorioan, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek Mendi Aste honetarako iragarria duten azken ikus-entzunezkoa. Oraingo hau, etxekoek egina. Protagonistak ere etxekoak, usurbildarrak ditu. Amaitzear dugun 2013. urte honetan zehar, Andatzakoek hilero antolatu dituzten irteeretan ateratako argazki eta grabatutako bideo bilduma ikusteko aukera izango dute, Sutegiko auditorioa jaisten direnek.
Besteak beste, Deba-Zumaia, Ezkurra-Goizueta, Sara-Larrun-Zugarramurdi, Andatza Eguna, Pirinioetako asteburu pasa, Artikutzako bira, Usurbil-Xoxote-Deba asteburu pasa, Bidarrai-Amaiur... Euskal Herriko txoko desberdinetatik barrena ibili diren usurbildarrak agertuko zaizkigu irudietan.
Biharko irteeran izena emateko azken aukera
Mendi Asteko azken proiekzioa, aipatu moduan, gaur iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin. Aurrez, gogoan izan, antolatzaileek kultur etxean bertan jarriko duten mahaian, ekitaldi sorta honi amaiera emango dion larunbateko irteera eta bazkarirako izen emateko azken aukera izango dela ostiral honetan. Usurbilgo mugarrietatik barrena ibilaldia egitea proposatzen dute Andatzatik, bihar goizeko 8:00etan abiatuta. Gero, bazkaritarako bilduko dira Patri jatetxean.
Ez ahaztu bestalde, Sutegiko antolakuntzaren mahai berean 2014rako Federatu Txartelak berritzeko aukera izango dela gaur iluntzean.
EGITARAUA
Azaroak 29, ostirala
19:30 2013an Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak antolatutako mendi irteeren bideo eta argazki emanaldia.
Azaroak 30, larunbata
8:00 Mendi ibilaldia mugarrietara.
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Oharra:
-Sutegin burutuko diren ekitaldien aurretik, 2014ko federatu txartelak berritu edota asteburuko ibilaldirako izena eman ahalko da.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea eta albisteko irudia: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.