Sevilla II-ko euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko deia Ernaitik

Noaua Aldizkaria 2013ko aza. 29a, 00:00

Manifestazioa igande eguerdiko 12:30etarako antolatu dute Donostian. Bulebarretik abiatuko da, "Sevilla II SOS. Euskal presoak gose greban dagozkien eskubideen alde" lemapean. Hitzordu hartara joateko deia egin du Usurbilgo Ernaik. "Igandeko manifestaziorako 12:00etako autobusean gazteok batera joatea proposatzen dizuegu", luzatu dute gonbita. Abenduaren 1ean Donostian egingo den manifestazioa, aurreko igandean deitu zuten, duela bi egunera arte Sevilla II espetxean baraualdian zeuden euskal presoen senide eta lagunek. 

Euren eskubideak errespetatuak izan zitezen eskatzeko, hilabetez, 31 egunez egon dira gose greban Sevilla II kartzelan dauden euskal presoak. Osasun arazoengatik asteazkenean utzi behar izan zuten, urria amaieran hasitako baraualdia. 

"Dena den, Sevillako euskal preso politikoek eta oro har EPPK-k borrokaren lekukoa luzatu digu herritarroi, beraiek abiatutako borrokari jarraipena eman eta salbuespeneko neurriak eteten has gaitezen preso eta iheslari guztiak etxeratzen bidean. Horregatik, Usurbilgo Ernaik lekukoa hartu" eta igandeko manifestaziora joateko deia luzatu du.