Euskararen Eguneko kantu afarirako txartelak erosteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 2a, 00:00

Usurbilgo Kantu Taldeak antolatu du astearte honetako Euskararen Egunerako lagun arteko kantu-afaria Txapeldun tabernan. Otordurako txartelak salgai daude 15 eurotan, aipatu tabernan bertan. Astelehen hau duzue txartelak erosteko azken eguna. Hauxe duzue afariko menua: iberikoaren platera, frijitu nahasiak, gazta-menbriloa eta kafea. 

Kantu-afariaren aurretik, iluntzeko 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuko den kantu-jira berezia antolatu dute gainera. Guztia, astearte honetako Euskararen Eguna ospatzeko. 

Udarregi Ikastolan eta Aginagan ere ekitaldi bereziak
Ez da ordea abenduaren 3rako deitua dagoen hitzordu bakarra. Euskararen Eguna ardatz hartuta egituratu dute astearteko klaseen eguna Udarregi Ikastolakoek. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:30ak arte, antzezlanak, jolasak, kantuak, eta bertso saioa ere iragarri dute. 

Klasetik irten osterako, eta iluntzeko kantu-jira berezia hasi aurretik, Aginagan ekitaldia arratsaldeko 17:00etan. “Bertsol Haritza” ipuin kontaketa saioa antolatu dute ludotekan, 5-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.

Hitzorduon ordutegia jarraian (zehaztasun gehiago web orrialde honetako agendan):

EUSKALTZALEEN EGUNOTAKO AGENDA, HITZORDUZ BETEA
Abenduak 3, asteartea
9:00-16:30
 Ekimenak egun osoz, Udarregi Ikastolan.
17:00 “Bertsol Haritza” ipuin kontaketa saioa, Aginagako ludotekan. 5-12 urte artekoei zuzendua. Doan.
19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta. 
Ondoren, kantu-afaria Txapeldun tabernan. Txartelak 15 eurotan salgai, abenduaren 2ra arte.

Abenduak 5-8, ostegunetik igandea
48.Durangoko Azoka. Zenbait usurbildarren lanak eskuragarri bertan.

Abenduak 8, igandea
18:00
 Helduentzako zinea euskaraz Sutegin: “Azken bidaia”. Sarrerak egunean bertan, 5 eurotan.

Abenduak 10, asteartea
18:00
 Maite Frankoren, “Mundipurdiko ipuinak” saioa liburutegian. HH5ekoentzat.

Abenduak 11, asteazkena
19:00
 Kike Amonarrizen hitzaldia Sutegin: “XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak Kamarada”.

Ekitaldi hauei buruzko informazio gehiago: web orrialde honetako agendan.