Abenduaren 22an ospatuko dugu Usurbilgo Santo Tomas Azoka. Nobedadeekin, eta egun horretarako ekimen eskaintza zabalduta. Baina aldi berean tradizioari eutsiz. Azokari nortasuna eta erreferentzialtasuna eman dioten sagardo eta babarrun lehiaketek ez dute hutsik egingo aurtengoan. Txapelketa hauetan parte hartu asmo duzuenontzat ondorengo albistea; abenduaren 9tik 19ra bitarte ekarri ahal izango dituzue zuen sagardo eta babarrunak, NOAUA!ko egoitzara.
SAGARDO ETA BABARRUN LEHIAKETAK
Izen ematea: abenduaren 9tik 19ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.
SAGARDO LEHIAKETA
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
BABARRUN LEHIAKETA
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.