Ucin eta aire kalitateari buruzko bilera, abenduaren 10ean

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 2a, 00:00

Nobedade garrantzitsuak daude Ucin eta aire kalitateari dagokion gaian. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, “Eusko Jaurlaritzak berrikusi egin dio Ucin enpresari bere Ingurumeneko Baimen  Bateratua, eta zenbait aldaketa esanguratsu egin ditu”. Horien aipamena egin eta aldaketok airearen kalitatean zer nola eragingo duten azaltzeko bilera deitu du Usurbilgo Udalak, datorren abenduaren 10erako, iluntzeko 19:00etan Potxoenean. Egoera honen aurrean Udalak duen jarrera ere azaldu nahi die herritarrei, hitzordu berean.