Bertan behera geratu den erraustegiaren aurka egoteko dituen arrazoiak azaltzeko, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Gipuzkoako hainbat udalerrietan jendaurreko hitzaldiak antolatu ditu. Bira horren baitan, Usurbila datoz ostegunean, 19:00etan Sutegira.
Ekitaldia hasteko, "Bukatu da Jolasa" izeneko ikus-entzunezko lan bat proiektatuko da. "Primizia bezala aurkeztuko dugun laburmetraia honek ikuspegi kritiko batetik heldu nahi dio erraustegiaren arazoari, proiektuaren atzean egon diren interesei eta Gipuzkoako herrialdeari eragin dion mehatxuari", berri eman dute estreinatu berri duten web orri bidez,www.GHKinfo.com ataritik.
Proiekzioaren ostean, GHK-ko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak hartuko du hitza, eta amaieran, bertaraturikoek galderak egiteko aukera izango dute.