Urkamendi-Iarbe bideko lubizia konpontzeko lanak abiatzear dira

Noaua Aldizkaria 2013ko abenduaren 2a

Hala berri eman dute Usurbilgo Udaletik. Bide horretako lanen konponketa berehala hastekoak dira. Excavaciones Bergaretxe S.L. enpresari esleitu zaio obren ardura. Baina ez hori bakarrik. Udarregirantz doan bideko beste bi eremutan ere konponketa lanak egitekoak dira. Batetik, Urkamendira iristeko bide zatian, eta bestetik, Udarregi parean 2011ko euriteek eragindako lubizia, aurrerago kopontzekoa utzia zegoena Udalaren esanetan, horko lanak ere orain egingo dituzte. Baina azken konponketa lan hau, ez du Excavaciones Bergaretxe S.L bideratuko. Oraindik esleitzeke baitu Udalak lan hauen ardura. Konponketa guztiok Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalei inbertsioak bultzatzeko onarturiko ebazpenaren diru laguntzarekin finantzatuko dira.