Abenduaren 3 honetan hasi eta amaituko da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina euskaltzaleen agenda hitzordu gehiagorekin beteta dator. Herri honetako gure hizkuntza zabaldu eta sustatzeko ekimenik ez da faltako hurrengo egunotan ere.
KIKE AMONARRIZ, SUTEGIN
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren harira, “XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak Kamarada” hitzaldia antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak, abenduaren 11rako, 19:00etan Sutegin. Hizlari lanetan arituko dena, aski ezaguna duzue. Kike Amonarriz. Euskal Herrian sortu diren egoera soziolinguistiko ezberdinen inguruko hausnarketa bultzatu nahi du Amonarrizek, saio honen bidez. Haur eta gazteen artean ugaldu den errealitate anitz eta konplexu honi buruz hitz egitera dator Sutegira, abenduaren 11n.
"AZKEN BIDAIA"
Usurbilgo Udalaren eskutik, abenduaren 8an, igandean ikusgai, 18:00etatik aurrera Sutegin; “Azken bidaia”. Duela 60 urte baino gehiago, gau batez izandako zorigaiztoko gertaera bat azaltzen du dokumentalak. Pirinioetatik gertu kokaturiko baserri batean sei pertsona atxilotu zituztenekoa. Lagun hauen eta II. Mundu Gerran Cometè Ihesbide Sarea osatu zuten ehunka pertsonen historia kontatzen du filmak. Kulturaldian Udalarekin elkarlanean proiektatu genuen Zumetaren sortze lanari buruzko dokumentaleko zuzendarietako bat dugu, film honetan postu berean; Enara Goikoetxeaz ari gara. Iurre Telleriarekin batera gauzatu du proiektu hau. “Azken bidaia” ikusteko sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, 5 eurotan.
MAITE FRANKO, LIBURUTEGIAN
Abenduaren 10ean, 18:00etatik aurrera “Mundipurdiko ipuinak” kontatuko ditu, HH5koentzat Sutegi udal iiburutegian. Urrutiko kontuak eta han-hemenkakoak azalduko dizkie haurrei. Sarrera doan.
Usurbil eta Durango artean joango zaizkigu datozen egunok:
Abenduak 3, asteartea
9:00-16:30 Ekimenak egun osoz, Udarregi Ikastolan.
17:00 “Bertsol Haritza” ipuin kontaketa saioa, Aginagako ludotekan. 5-12 urte artekoei zuzendua. Doan.
19:00 Kantu-jira Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Ondoren, kantu-afaria Txapeldun tabernan. Txartelak 15 eurotan salgai, abenduaren 2ra arte.
Abenduak 5-8, ostegunetik igandea
48.Durangoko Azoka. Zenbait usurbildarren lanak eskuragarri bertan.
Abenduak 8, igandea
18:00 Helduentzako zinea euskaraz Sutegin: “Azken bidaia”. Sarrerak egunean bertan, 5 eurotan.
Abenduak 10, asteartea
18:00 Maite Frankoren, “Mundipurdiko ipuinak” saioa liburutegian. HH5ekoentzat.
Abenduak 11, asteazkena
19:00 Kike Amonarrizen hitzaldia Sutegin: “XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak Kamarada”.
Ekitaldi hauei buruzko informazio gehiago: web orrialde honetako agendan.