Futbolean aritutakoa bazara, edo zaletua izanda, kirol jarduera honetan aritu nahi baduzu, adi Usurbil FT-ko zuzendaritzak beteranoei begira egin berri duen deialdi honi. "Taldeko jokalari ohiak edo futbolean jolastu nahi duten zaletuek zita berri bat dute Haranen", adierazi dute. Hala da. Aurrerantzean, beterano taldearen entrenamendu saioak antolatu ditu Usurbil FT-k. Ostiral iluntzero izango dira, 19:30etatik 21:30etara Haranen. Hitzorduotan parte hartzera animatzen dute futbol taldeen bilgunetik.
Asteburuari begira bestalde, futbol partida bakarra iragarri dute Haranen. Larunbat eguerdiko 12:00etarako. Ohorezko Mailan jokatzen ari den jubenilen taldeak, Real Union hartuko du etxean.