Jostailu Erabilien Azokarako laguntza behar dute

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 4a, 00:00

Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak abenduaren 14rako frontoian antolatu duen Jostailu Erabilien Azokarako laguntzaileak behar dituzte. Bai abenduko bigarren larunbat goiz horretan, 11:00-13:00 artean pilotalekuan berrerabilpena sustatu asmo duen hitzordurako. Baita, abenduaren 11tik 13ra Sutegiko erakusketa aretoan, 17:00-19:00 artean egingo den jostailu bilketarako ere. Laguntza eskaini asmo duten herritarrek, hitzaho@udarregi.com helbidera idatzi besterik ez dute. Edo bestela, guraso elkarteko kideekin harremanetan jarri zuzenean.

HASI ERABILTZEN EZ DITUZUEN JOSTAILUAK PRESTATZEN
Datorren astean, abenduaren 11tik 13ra egingo da eta, azokarako bilketa. Honako hauek dira azokarako jostailuek bete beharko dituzten baldintzak:
-Jostailuak osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azokan jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Azokaren bukaeran geratzen diren jostailuak beharra duten erakundeetara bideratuko dira.

JOSTAILU ERABILIEN AZOKA
Abenduak 11-13, asteazkenetik ostiralera
17:00-19:00 Jostailu bilketa Sutegiko erakusketa aretoan.

Abenduak 14, larunbata
11:00-13:00 Jostailu Erabilien Azoka frontoian.

Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.