Eguberrietarako ohar eta deialdiak, datorren asterako

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 4a, 00:00

Urtea agurtzeko bi NOAUA! astekari kaleratzea baino ez zaigu falta; abenduaren 13 eta 20ko zenbakiak hain zuzen. Abenduaren 20koarekin batera banatuko dugu 2014. urterako egutegia, baita eguberrietako gehigarria ere. Argitalpen berezi honetan, gabonetan zehar herrian antolatuko diren ekimenen berri jasoko dugu. Ohar edo deialdirik baldin baduzue bidali lasai, erredakzioa@noaua.com helbidera edo deitu 943 360 321 telefono zenbakira. Gehigarria abenduaren 13an eramango dugu inprentara.

2014KO JAI EGUNEN EGUTEGIA
Aipatu moduan, gehigarriarekin batera, 2014ko egutegia banatuko dugu abenduaren 20ko NOAUA!rekin. Eta egutegia aipatuta, erakundeek datorren urterako jai egun ofizialak finkatu dituztela berri eman behar. Nabarmentzeko moduko aldaketa bat dago. Azken urteotan ez bezala, urriaren 25a ez da jai eguna izango 2014an. Uztailaren 25a, Santio Eguna jarri dute jai egun gisa. Gainerakoan aldaketa handirik ez. Hona hemen, 2014ko jai egun ofizialen egutegia:

Urtarrila: 1,6.
Apirila: 17,18,21.
Maiatza: 1.
Uztaila: 2 (Usurbilen), 25, 31.
Abuztua: 15.
Azaroa: 1.
Abendua: 6,8 eta 25.