Ohi baino kirol hitzordu gutxiago asteburuan, zenbait futbol eta eskubaloi partida ostiraletik igandera bitarte. Nabarmentzekoen artean, zenbait kirolari Usurbildik kanpora doazela. Horien artean, Usurbil Kirol Elkarteko hiru kide Gipuzkoako beste zenbait udalerrietara, eta Baxurde Txiki U.T.T.-ko Ion Korta Herrialde Katalanetara.
3 ESKUBALOI JOKALARI, EUSKAL SELEKZIOAREKIN JOKATZERA
Usurbil Kirol Elkarteko hiru jokalari deitu dituzte, euskal selekzioak abenduaren 6an eta 7an egingo dituen entrenamendu saioetara. Hirurak, kadete mailan lehiatzen ari dira aurten. Euskal Selekziorako deitu dituztenen artean, nesketan, Estitxu Berasategi dago. Ostiralean Hernaniko Kiroldegian arituko da, larunbatean Zarauzko Antonianoetan. Mutiletan, Mikel Atxega eta Xabat Beloki. Ostiralean Ermuako Beti Ondo Kiroldegirako deitu dituzte, larunbatean Elgoibarren entrenatuko dute.
ION KORTA EUSKAL SELEKZIOAREKIN, HERRIALDE KATALANETARA
Igandean amaitu zen Euskal Herriko Mendi Dutloi Zirkuitua, Zubietan jokatu zen azken probarekin. Bosgarren amaitu zuen Ion Korta usurbildarrak abenduaren lehen eguneko saioa. Eta mendi duatloiko txapelketako sailkapen orokorrean, hirugarren postuan. Emaitzokin, asteburuan Herrialde Katalanetara doa Korta, Bartzelona ondora, denboraldiko azken duatloi proba jokatzera.
ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Abenduak 6, ostirala
10:30 Senior mutilak, 1. territoriala (atzeratutakoa): Usurbil K.E.-Urnieta Balerdi Harategia.
Abenduak 8, igandea
10:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-La Bacaladera Hondarribia
11:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
FUTBOLA HARANEN
Abenduak 7, larunbata
12:00 Jubenilak, Ohorezko Maila: Usurbil-Real Union