Aldez aurretik, 3 eurotan eskuratu ahal izango dira Aitzagan edo Aginagako Arrate Elkartean. Kontzertu gaua antolatzen dabiltzan aginagarrek ere, egunean bertan ere salgai jarriko dituzte. Sen taldekoen azken kontzertua, abenduaren 14an, Aginagako Eliza Zaharrean 23:00etatik aurrera ospatuko den kontzertu gauean. Odolaren Mintzoa eta dj baten emanaldia ere izango dira.
Azken agurra
Hasieratik esana zuten, kontzertu sorta bat eskaintzeko itzuliak zirela. Martxoaren 16an hasi zuten bira modukoa Usurbilgo Gaztetxean. Gerora, Gazte Danbadan, edota besteak beste, Santixabeletan edota Urdaiagako Xanixtebanetan ere kontzertu bana eskaini zuten. Eta orain, bira honi amaiera data jarri diote. Hamarkada bateko etenaldiaren ostean, oholtza gainera itzulitako Sen taldeak agur esango die zaletu guztiei, datorren abenduaren 14an, Aginagako Eliza Zaharrean.
Haritz Harreguy usurbildarra kide duen musika taldearen azken emanaldia izango da Aginagakoa. Eurekin usurbildarrak kide dituen beste talde batek ere joko du. Duela gutxi, lan berria kaleratu duen Odolaren Mintzoa taldekoak izango dira Aginagako Eliza Zaharrean; Luken Arkarazo, Beñat eta Joanes Txueka anaiak, eta Jokin Irastorza. Eta goizaldera arte luzatuko den parranda giroa borobiltzeko DJ baten emanaldia programatu dute aginagarrek. Eliza Zaharrako kontzertu gaua, abenduaren 14an, larunbatez, 23:00etatik aurrera.