Elkarteetan karta jokoan aritzen diren zaletuen egun handia ospatuko dute bost egun barru. Herriko elkarteen arteko mus txapelketako finala jokatuko da, larunbat arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Urtero txandatuz joaten dira, edizio bakoitzean elkarte batek hartzen du bere gain, antolakuntza lanen ardura. 2013koan Aitzagak. Herriko 17 taberna eta jatetxek babesturiko ekimen honen final handia bertan jokatuko da. Elkarte bakoitzetik aurkeztuko den finalista taldea duzue jarraian:
Zubietako Yoko Garbi elkartetik: Larrun Olaizola, Urtzi Alberdi, Xabier Arroio eta Ion Arroio.
Olarriondoko Eguzki elkartetik: Antonio Lozano, Gabriel Sanchez, Lucio Vicente eta Juan Diaz.
Andatzpe Elkartetik: Tapia-Manuel, Ibarreta-Borda.
Santueneko Ibai-Ondo elkartetik: Ilario Etxeberria, Juanjo Irazusta, Joxe Mari Mendiluze eta Moises Andres.
Kalezarko Peña Pagola elkartetik: Pedro Mari Matxain, Joxe Makazaga, Fidel Balerdi eta Julian Illarramendi.
Atxegaldeko Mahaspildegi elkartetik: Martxelo-Igor eta Koldo-J.M. Lertxundi.
Aitzaga Elkartetik: Txiribita-Mingo eta Markel-Aizpe.
Agiña Elkartetik: M.A. Bereziartua, J.M. Begiristain, Antuan eta J.J. Manzisidor.
Txokoaldeko Erroizpe elkartetik: Igor Matxain, Iñaki Alustiza, Arkaitz Lizeaga eta Mirotz Arrospide.
Finaleko hitzordua
Eguna: abenduak 14, larunbata.
Ordua: 16:30.
Tokia: Aitzaga Elkartea.
Antolatzailea: Aitzaga KE.