"Arbasoen jakinduria irudietan", erakusketa berria Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 9a, 00:00

Milimetrotan taldekoen ostean, artista irundar baten lanak ikusgai orain Artzabalen. Jon Galdos Kazabonen “Arbasoen jakinduria irudietan” izeneko erakusketa, urtarrilaren 15era arte. Orain arte ikasitakoa ahaztu gabe, Kazabonek modu honetan aurkezten du Artzabalen ikusgai izango duen bilduma: “neure irakaslerik hoberenak norberaren okerrak izan ditudala esango nuke. Pentsamenduak eta ideiak pinturarekin eta egurra landuz adierazi nahi izan ditudanean egin ditut oker hauek. Milaka urte duen eta naturarekin harreman handia duen jakinduria bat gure inguruan dago arnasten dugun haizea bezala… Nahiz eta askotan bera sumatzeko gai ez garen. Mundua ulertzeko beste era hori da margotzera eta tailak egitera bultzatzen nauena. Teknika eta estiloa ideia eta pentsamendu berdinak era batean eta bestean, behin eta berriz adierazten saiatzean sortzen dira”.