Izen ematea irekita, hiri eta industria hondakinen kudeaketa ikastaroan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 9a, 00:00

Abenduaren 17ra arteko tartea dute interesdunek, Udalak antolatu duen prestakuntza saio hauetan apuntatzeko. Izena emateko, Lanbidek Lasarte-Orian duen egoitzara joan beharko da. 

2014ko urtarrilaren 16an abiatu eta apirilaren 1era arte luzatuko den ikastaro honetan parte hartzen duenak, hiri eta industria hondakinak bildu, garraiatu, baloratu eta ezabatzeko gaitasuna eskuratuko du (2. mailako profesionaltasun ziurtagiria). Hiri hondakinak edo udalerriko eta industrietakoen bilketa eta tratamendua, edota lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea, gaiok jorratuko dira, Lanbidek diruz-lagunduta Udalak antolatu duen prestakuntza ekimen honen baitan.  

Saioak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 8:30-14:00 artean, Atallu industrialdeko Prestakuntza zentroan, Zanpiura 3 zenbakian. 270 ordu guztira. Ikastaroa langabetuei zuzendua egongo da. Eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da, honako titulazio hau edukitzea: Bigarren Hezkuntzako lehen etapa, eskola-graduatuaren tituluarekin edo baliokidearekin. 

Langabetuei zuzendua
Baloragarria izango da bestalde, DBE jasotzailea izatea, 35 urtetik behera edo 45 urtetik gora izatea eta lan eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete egotea, denbora luzean lanik gabe egotea... Honez gain, baloragarria izango da baita, ikastaroa egiteko interesa duenak Mendebaldeko Donostialdean bizitzea, eta kontuan hartuko da sektorean, kamioiak gidatzen eta hauen mantenu mekanikoa burutzen ikasleak duen esperientzia. Euskararen ahozko erabileraren egokitasuna ere baloratuko da.

Izena emateko epea zabalik dago, abenduaren 17ra arte, Lanbideko bulegoetan; usurbildarren kasuan Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoan. Informazio gehiago udaletxean: 943 371 951.