Urrutiko eta han-hemenkako kontuekin etorriko da Maite Franko ipuin-kontalaria Sutegi udal liburutegira. HH5-ekoei zuzenduriko emanaldia eskainiko du, astearte honetan, abenduaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Ixabel Agirresaroberen txanda, Santo Tomas Azokan
Hurrengo ipuin kontaketa saioa, abenduaren 22ko Santo Tomas Azokan. Ixabel Agirresarobek 4-10 urte arteko haurrei zuzenduriko saioa eskainiko du Dema plazan. Azokan bertan giroturiko ipuin kontaketa saioa izango da.