Abenduaren 13ko astekaria egunotan jasoko duzue etxean. NOAUA!ren 555. zenbakia, sarean ere irakurtzeko modua izango duzue. Oraingoa, urteko azken aurreko argitalpena dugu. Azkena, datorren abenduaren 20an plazaratuko baitugu. Ohi baino orrialde gehiagorekin; astekariarekin batera, datozen eguberrietan antolatu diren hitzorduen berri jasoko duen gehigarri eta guzti. 2014rako Zaloa Arnaiz usurbildarrak diseinatu duen egutegia ere banatuko dugu.
Aurtengo azken astekarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, bidali erredakzioa@noaua.com helbidera, egoitzara etorri edo deitu bestela, 943 360 321 telefono zenbakira. 556. zenbakia argitaratuta, bi asteko etenaldia izango da gero. Eguberrietan ez da NOAUA!rik izango, web orria eguneratzen jarraituko dugun arren. 2014ko lehen astekaria, urtarrilaren 10ean argitaratuko dugu.