“Koka kola eta barea” antzezlana eskainiko dute abenduaren 20an, gaueko 22:00etatik aurrera Aginagako ludotekan. Ekitaldirako sarrerak aurrez salgai egongo dira Aitzagan, 5 eurotan. Ray eta Nik pertsonaien paperean, euskal kulturaren pizkunde garaia oroituko dute Agirrek eta Tolosak. Ez Dok Amairuko kideak izan zirela diote, baina ez zutela osperik lortu. Ikuspegi umoretsutik, euskal musikaren benetako historiaren berri ematera eta Ez Dok Amairu taldea berriz osatzera datoz Agirre eta Tolosa, abenduaren 20an Aginagara.
Sen taldekoen azken kontzerturako sarrerak salgai
3 eurotan eskuratu daitezke Aitzagan edo Aginagako Arrate Elkartean. Kontzertu gaua antolatzen dabiltzan aginagarrek ere, egunean bertan ere salgai jarriko dituzte. Sen taldekoen azken kontzertua, abenduaren 14an, Aginagako Eliza Zaharrean 23:00etatik aurrera ospatuko den kontzertu gauean. Odolaren Mintzoa eta dj baten emanaldia ere izango dira.