Aginagako gabonetako txokoetan izen ematea, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 11a, 00:00

Ostiral hau, abenduaren 13a izango da Antxomolantxa Elkarteak eguberrietako oporraldirako antolaturiko ekimenean izena emateko azken eguna. Interesdunek 637 332 402 telefono zenbakira deitu beharko dute. Txokoetako prezioak; bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, gainerakoek 40 euro. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra antolatu dituzte gabonetako txokoak. Astelehenetik ostiralera goizero eta lau orduz Aginagako ludoteka, jolas leku handian bihurtuko da, 9:00-13:00 artean (tartean egokitzen diren jai egunetan izan ezik). 

Gabonetako txoko hauekin batera, Olentzero eta Mari Domingi bisitan izango dituzte Aginagan abenduaren 23an, antzezlan bat ere programatu dute abenduaren 30erako, errege kabalgata urtarrilaren 5erako... Eta ekimen gehiago abenduko lehen hamabostaldian. Urte amaiera honetan Aginaga, bizi-bizirik izango dugu. Hitzordu guztion berri, web orrialde honetako agendan duzue.