Etxean izango duzue erabiltzen ez duzuen haurren joko edo jolasik. Une aproposa egoera onean badago, beste bati emateko, hark erabili dezan. Animatuz gero, asteazken honetatik ostiralera, abenduaren 11tik 13ra, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte Sutegiko erakusketa aretoara gerturatu eta bertan utzi dezakezue. Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea arituko da jostailu bilketan etzira arte. Jasotakoa, larunbaterako, abenduaren 14rako antolatu duten Jostailu Erabilien Azokan jarriko dute ikusgai; frontoian, 11:00-13:00 artean.
Honako hauek dira azokarako jostailuek bete beharko dituzten baldintzak:
-Jostailuak osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azokan jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
-Azokaren bukaeran geratzen diren jostailuak beharra duten erakundeetara bideratuko dira.
LAGUNTZA BEHARREAN
Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak abenduaren 14rako frontoian antolatu duen Jostailu Erabilien Azokarako laguntzaileak behar dituzte. Baita, egunotan Sutegiko erakusketa aretoan egingo den jostailu bilketarako ere. Laguntza eskaini asmo duten herritarrek, hitzaho@udarregi.com helbidera idatzi besterik ez dute. Edo bestela, guraso elkarteko kideekin harremanetan jarri zuzenean.
JOSTAILU ERABILIEN AZOKA
Abenduak 11-13, asteazkenetik ostiralera
17:00-19:00 Jostailu bilketa Sutegiko erakusketa aretoan.
Abenduak 14, larunbata
11:00-13:00 Jostailu Erabilien Azoka frontoian.
Antolatzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.