Kike Amonarriz, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 11a, 00:00

NOAUA! Kultur Elkarteak antolatuta, "XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak Kamarada" izeneko hitzaldia eskainiko du iluntzeko 19:00etatik aurrera Sutegin. Ez da ordea, asteotarako deitu den hitzaldi barra. Segidan, Amonarrizenaz gain, San Praixku Guraso Elkarteak, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak, eta Nafartarrak taldekoek antolaturiko beste hitzorduen berri:

ABENDUAK 11, ASTEAZKENA: KIKE AMONARRIZ SUTEGIN
Izenburua: "XXI. mendeko euskaldunak: Nola aldatu(ko) diren gauzak Kamarada".
Edukia: oso egoera soziolinguistiko desberdinak sortu dira Euskal Herrian eta egoera konplexu honen isla eta ondorio gisa, haur eta gazteen tipologia soziolinguistikoak ugaldu egin dira. Hitzaldia, egoera anitz eta konplexu honen inguruko hausnarketarako gonbitea izango da. 

Hizlaria: Kike Amonarriz.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.



ABENDUAK 12, OSTEGUNA: ARDURA SUSTATZEA
Izenburua: "Ardura nola sustatu".
Edukia: epe luzerako ardura sustatzeko estrategiak eta teknikak ezagutzeko aukera Baikara federazioaren bidez.

Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.



ABENDUAK 16, ASTELEHENA: TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA
Hizlaria: Maite Goñi.
Edukia: azken urteetan, teknologia berriek (mugikorrek, ordenagailuek, tabletek eta antzeko gailuek) aldaketa handiak eragin dituzte gizartean, batez ere, komunikatzeko moduan. Komunikazioa asko erraztu dute, lanerako eta ikasketetarako lagungarri dira, abantaila asko dituzte, baina eragozpenak ere sortzen ditu  teknologia berrien erabilera desegokiak.

Ordua: 17:00.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.



ABENDUAK 19, OSTEGUNA: HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA

Izenburua: "Publiko, pribatu...? Hezkuntza sistema propioa: geure estatuaren beharra".
Edukia: "Publikoa", "Pribatua", ..., askotan entzun eta erabiltzen ditugu horrelako kontzeptuak gure artean, bai hezkuntzaren gainean, eta baita bestelako gaiekin lotuta ere. Hala ere, Euskal Herrian, kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure menperatzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Edozein gai sozial tratatzeko, gure independentziaz hitz egitea ezinbestekotzat daukagunez, kontzeptu horien inguruko gogoeta politikoa egitea du helburu hitzaldi honek.


Hizlaria:
 Naroa Anabitarte.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Nafartarrak.