Kike Amonarrizekin hasitako hitzaldi zikloaren jarraipena gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 12a, 00:00

Aginagan, 19:00etatik aurrera "Ardura nola sustatu" izeneko hitzaldia, San Praixku Guraso Elkarteak antolatuta. Ostegun honetako hitzordua, atzo NOAUA! Kultur Elkarteak Sutegin antolatu zuen ekitaldiaren ostean dator. Kike Amonarriz Euskal Herriko egoera soziolinguistikoei buruz aritu zen. 25 lagun bildu ziren saioan. 

Hitzaldi gehiago egunotan, gaurtik hasita:

ABENDUAK 12, OSTEGUNA: ARDURA SUSTATZEA
Izenburua: "Ardura nola sustatu".
Edukia: epe luzerako ardura sustatzeko estrategiak eta teknikak ezagutzeko aukera Baikara federazioaren bidez.

Ordua: 19:00.
Tokia: Aginagako ludoteka.
Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.



ABENDUAK 16, ASTELEHENA: TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA
Hizlaria: Maite Goñi.
Edukia: azken urteetan, teknologia berriek (mugikorrek, ordenagailuek, tabletek eta antzeko gailuek) aldaketa handiak eragin dituzte gizartean, batez ere, komunikatzeko moduan. Komunikazioa asko erraztu dute, lanerako eta ikasketetarako lagungarri dira, abantaila asko dituzte, baina eragozpenak ere sortzen ditu  teknologia berrien erabilera desegokiak.

Ordua: 17:00.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.



ABENDUAK 19, OSTEGUNA: HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA

Izenburua: "Publiko, pribatu...? Hezkuntza sistema propioa: geure estatuaren beharra".
Edukia: "Publikoa", "Pribatua", ..., askotan entzun eta erabiltzen ditugu horrelako kontzeptuak gure artean, bai hezkuntzaren gainean, eta baita bestelako gaiekin lotuta ere. Hala ere, Euskal Herrian, kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure menperatzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Edozein gai sozial tratatzeko, gure independentziaz hitz egitea ezinbestekotzat daukagunez, kontzeptu horien inguruko gogoeta politikoa egitea du helburu hitzaldi honek.


Hizlaria:
 Naroa Anabitarte.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Nafartarrak.