Urtea, iazko langabezia datuen bueltan bukatzeko bidean

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 12a, 00:00

Urtea amaitzeko abenduko datuaren faltan, 2012aren pare borobilduko dugu 2013a ere, Usurbilgo langabezia datuei dagokienean. Urtean zehar izan diren gorabeheren ostean, azaroaren 372 langabetu zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak. Urrian baino bi langabetu gehiago, eta 2012ko abenduan baino 2 langabetu gutxiago. Krisialdi ekonomikoa hasi zenetik erregistratu den langabetu kopuru altuenetan jarraitzen dugu.

Lanik gabeko herritarren kopuruak bere horretan jarraitzen du beraz. Baita langabetuaren profilak ere; emakumezko aurpegia du. Urriko datuekin alderatuta, azken hilabetean egon den igoera txikia hain zuzen, emakumezkoen langabezia tasan eman da. Sektoreei dagokienez, zerbitzuek biltzen jarraitzen dute langabetu kopuru handiena, 372tik 244 hain zuzen.

Erregistraturiko lan kontratu kopuruan aldiz, beherakada nabarmena izan da. Urrian 350 lan kontratu erregistratu ziren Usurbilen, 263 azaroan. Ohi bezala, gehienak aldi baterako kontratuak izan ziren, ia denak (242) zerbitzuen sektorean. Aipatzekoa beste behin, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aldea. Erregistraturiko 263 lan kontratutik 150 gizonezkoenak ziren, 113 emakumezkoenak.

Zifra baikorrak
Urriko datuekin alderatuta, berri onak Buruntzaldetik eta Gipuzkoatik. Aurreko hilabeteko joera hautsi baita bi eremuotan. Bai bailaran, baita herrialdean ere behera egin du langabezia tasak. Udalerri guztietan, Usurbilen izan ezik. Buruntzaldean urrian, 5.210 herritar zeuden lanik gabe. Ehun lagun gutxiago orain, 5.102. Gipuzkoan ere antzeko egoera eman da; urrian 50.000 langabeturen muga gainditzear egon ostean (49.874 lagun ziren lanik gabe), azaroan 600 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak; 49.208 guztira.


USURBIL: 372.            BURUNTZALDEA: 5.102.              GIPUZKOA: 49.208.

SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 177.
25 urtetik behera: 13.
25-44 urte artean: 95.
45 urtetik gora: 69.

Emakumezkoak: 195.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 97.
45 urtetik gora: 88.

SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 4.
Industria: 71.
Eraikuntza: 35.
Zerbitzuak: 244.
Aurretik lanik gabe: 18.

BURUNTZALDEA: 
Andoain: 1.122.
Astigarraga: 326.
Hernani: 1.443.
Lasarte-Oria: 1.444.
Urnieta: 395.
Usurbil: 372.
Guztira: 5.102.

GIPUZKOA: 
Guztira: 49.208.

ERREGISTRATURIKO LAN KONTRATUAK: 
Guztira: 263.
Gehienak:
-Aldi baterako kontratuak: 246.
-Zerbitzuen sektorekoak: 242.
-Sexuaren arabera: 150 gizonezkoenak, 113 emakumezkoenak.