Goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00etara hamabi orduz etengabe eskubaloi partidak jokatuko dira larunbat honetan, abenduaren 14an, Oiardo Kiroldegian. Bederatzi partida guztira. Alebin neskek emango diote hasiera neurketa maratoi honi, eta 2. nazional mailako senior mutilen taldeak akabera. Tartean, infantilek, kadete edota jubenilek ere jokatuko dute. Usurbildarren aurkarien artean denetarik; urnietarrak, andoaindarrak, zarauztarrak, Barakaldokoak... Egun osoan zehar izango den eskubaloi "festa" honen harira, Usurbil Kirol Elkarteak salmenta postua jarriko du Kiroldegian. 50. urteurreneko liburu eta kamisetak eskuratu ahal izango dira bertan, larunbat egun osoan zehar.
Hauexek astebururako iragarriak dauden eskubaloi eta baita futbol partidak ere:
Abenduak 14, larunbata
9:30 Alebin neskak: Urumea-Udarregi 6A
9:30 Alebin neskak: Udarregi 5A-Urnieta 6A
10:30 Alebin neskak: Udarregi 5B-Udarregi 5C
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Leizaran B
12:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Leizaran B
14:15 Senior mutilak, 1. territoriala: Usurbil K.E.-Amenabar Zarautz K.E.
16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E.-Zuazo Barakaldo
17:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Zuazo Barakaldo
19:15 Senior mutilak, 2. nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Amenabar Zarautz K.E.
Abenduak 15, igandea
11:30 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Berazao Aloña Mendi
FUTBOLA
Abenduak 14, larunbata
10:00 Alebinak.
15:30 Neskak: Usurbil F.T.-Hondarribia F.E.
17:30 Preferentea: Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.
19:30 Kadeteak: Usurbil F.T.-Lengokoak K.E.
Abenduak 15, igandea
10:00-12:30 Futbol Eskola.
ESTHER ARROJERIA, SELEKZIOAREKIN
Usurbildar eskubaloi jokalari bat, Esther Arrojeriak Euskadiko Selekzioarekin jokatuko du larunbatean 17:00etatik aurrera, Elgoibarko Olaizaga Kiroldegian. Txile izango dute aurkari.