Hamar urteko etenaldiaren ostean, denboraldi baterako oholtza gainera itzuliak ziren Sen taldekoek prest dute agurrerako kontzertua. Larunbat honetan eskainiko dute azken emanaldia, 23:00etatik aurrera Aginagako Eliza Zaharrean. Martxoaren 16an hasi zuten bira modukoa Usurbilgo Gaztetxean. Gerora, Gazte Danbadan, edota besteak beste, Santixabeletan edota Urdaiagako Xanixtebanetan ere kontzertu bana eskaini zuten. Orain, zaletuez agurtzea erabaki dute. Abenduaren 14 honetan Aginagako Eliza Zaharrean.
Baina ez dira bakarrik egongo. Haritz Harreguy eta talde kideekin, herriko musika talde bat ere arituko baita. Odolaren Mintzoa hain zuzen. Luken Arkarazok, Beñat eta Joanes Txueka anaiek, eta Jokin Irastorzak berriki kaleratu duten lehen diskako abestiak entzuteko aukera bikaina izango da Aginagan. Goizaldera arte luzatuko den parranda giroa borobiltzeko, DJ baten emanaldia programatu dute aginagarrek. Hau guztia, larunbat gaueko 23:00etan hasita, Aginagako Eliza Zaharrean.
Kontzertuetarako sarrerak aurrez erosi daitezke 3 eurotan, Aitzagan edo Arrate Elkartean. Egunean bertan ere, bihar alegia, sarrerak eskuratzeko modua izango da.