Gabonetarako agenda bete proposamen

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 16a, 00:00

Herriko talde eta elkarteek ez dute oporrik eguberriotan. Ikusi bestela, datozen asteotarako antolatu duten ekimen eskaintza zabala. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egunero hitzorduren bat izango dugu herrian.

Ekimenen artean nabarmentzekoak, ohi denez, haur eta gaztetxoei zuzendurikoak. Ostiral honetan, abenduaren 20an murgilduko dira eta eguberrietako oporraldian. Egun horretatik aurrera, aisialdi tarteaz gozatzeko bi aste pasatxo izango dituzte. Eta aspertzeko betarik ez. Txokoak, ikuskizunak, irteerak, jolasak... antolatu dizkiete Usurbilen edota Aginagan. Ekitaldi eskaintza horren baitan, ezin falta noski, gabon kutsuko hitzorduak; kantuan aritzeko deialdiak, errege kabalgata, San Silvestre herri lasterketa, Gabonetako Parkea...

Ezta bestelako ekimen bereziak ere; errauste planta proiektua bertan behera gelditu dela ospatzeko zero zabor taldeak abenduaren 29rako antolatzen ari diren "Nik ere gelditu dut" jaialdia". Hauxe orain arte, eguberrietarako deitu diren hitzorduak:


ABENDUAK 20, OSTIRALA
Goizean zehar, Aginagan abestera irtengo dira Herri Ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Antolatzailea: Aginagako Herri Ikastetxea.

9:30-10:45 Udarregi Ikastolako LH eta DBHko ikasleak gabon kantak abestera irtengo dira.
11:30-12:30 Udarregi Ikastolako HHko ikasle, irakasle eta gurasoak gabon kantak abestera irtengo dira. Agerialdetik frontoira.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
 
13:30 Mus txapelketa Gaztelekuan. Gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Olentzero eta Mari Domingini ongi etorria Haur Eskolan.
17:30ak aldera, Haur Eskolatik abiatuko dira, Mikel Laboa plazara eta handik frontoira. Frotoian festa. Antolatzailea: Haur Eskola.

19:00ak aldera txistorrada Santuenea Elkartean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
19:00 Gabon kantak abestera irteteko entsegu saioa Zubietan, Kaxkape egoitzan. 
22:00 “Koka Kola eta barea” Ramon Agirre eta Inaxio Tolosan antzezalana Aginagako Eliza Zaharrean.

 
ABENDUAK 21, LARUNBATA
16:00
Santo Tomas festa Gaztelekuan. Gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.
16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria Oiardo Kiroldegian: “Bizipoza”. Sarrerak 8 euro aurrez Marijen eta Bordatxon. Egunean bertan, 9 euro (12 hilabete arteko haurrek doan).
Antolatzailea: Argiaren Adiskideak.


ABENDUAK 22, IGANDEA: SANTO TOMAS AZOKA
Goizean zehar, sagardoa, txistorra eta taloa dastatzeko, NOAUA!ko bazkide egiteko aukera...
11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Dema plazan, 4-10 urte artekoentzat.
12:00 Santo Tomasetako kantu-jira Sohutako guraso, musikari eta kantariekin.
12:30 Ekitaldia Sutegin: herriko preso eta iheslarien senideen besarkada herritarrei. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Eguerdian, Nafartarrak taldekoen ekitaldia eta sagardo eta babarrun txapelketako sari banaketa.


ABENDUAK 23-URTARRILAK 3
9:00-13:00
Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan. Izen ematea itxita.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.


ABENDUAK 23, ASTELEHENA
15:00
Tolosako karsetara irteera Gaztelekutik. DBH3koentzat.
Antolatzailea: Gaztelekua.
17:00 Mari Domingi eta Olentzero bisitan. Aginagako ludotekan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.


ABENDUAK 24, ASTEARTEA: GABON KANTAK ABESTERA
9:30
Etxez etxeko erronda Aginagan, Eliza paretik abiatuta.
16:00 Zubietan: gabon eskea Artzabaletatik abiatuta.
17:00 Jaiotzaren irteera apaiz-etxetik. Antolatzailea: Parrokia.
17:30 Olentzero jira Kaxkoan: preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
18:00 Olentzeroren irteera Santuenea Elkartetik.
19:00 Olentzero taldeen topaketa frontoian, Olentzero eta Hator Hator kantatzeko.


ABENDUAK 26-28, OSTEGUNETIK LARUNBATERA
11:30-13:30/17:00-20:00
Gabonetako Haur Parkea 2-12 urte artekoentzat, Oiardo Kiroldegian. Sarrera doan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

ABENDUAK 26, OSTEGUNA
11:00
San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan. Meza eta hamaiketakoa.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.
18:30 Pailazoak Gabonetako Haur Parkean, Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


ABENDUAK 27, OSTIRALA
11:00
Jolasa LH 5 eta 6.mailakoentzat frontoian. Antolatzailea: Ziortza.
18:30
Txalaparta Gabonetako Haur Parkean, Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
20:00 Urteko azken ostirala: presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.


ABENDUAK 28, LARUNBATA
14:50
Zinera irteera Gaztelekutik. DBH 1ekoei zuzenduta.
Antolatzailea: Gaztelekua.
18:30 Pottoka Diskoteka Gabonetako Haur Parkean, Oiardo Kiroldegian.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


ABENDUAK 29, IGANDEA
Egunean zehar:
-Mirotz Ullateren omeneko gabonetako eskubaloi txapelketa. Antolatzailea:¨Usurbil Kirol Elkartea.
-“Nik ere gelditu dut!” jaialdia.
Antolatzailea: Gipuzkoa Zero Zabor eta herrietako zero zabor taldeak.


ABENDUAK 30, ASTELEHENA
11:00-13:00
Errege kabalgatako antortxeroentzako izen ematea apaiz-etxean. Antolatzailea: Ziortza.
17:00
“Galtzagorriei to, Inaxio!” antzezlana Aginagako ludotekan. Sarrera doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.


ABENDUAK 31, ASTEARTEA: URTE ZAHARRA
17:00
IV. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Izen ematea doan eta aurrez: hurbilago.com edo Hurbilagoren saltokietan. 
Lasterketan ostean, gabonetako oparien zozketa.
Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

01:00 Larra Dj Askatasuna plazan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


URTARRILAK 2, OSTEGUNA
15:00
Donostiako Zientzia Museora irteera Gaztelekutik. DBH 2koei zuzenduta.
Antolatzailea: Gaztelekua.


URTARRILAK 3, OSTIRALA
19:00
Errege kabalgatan parte hartuko duten antortxeroen bilera apaiz-etxean. Deitzailea: Ziortza.


URTARRILAK 4, LARUNBATA
14:50
Txuri Urdinera irteera Gaztelekutik. DBH 1ekoei zuzendua.
Antolatzailea Gaztelekua.
17:00 Haurrentzako zinea euskaraz, Sutegin: “Kiriku eta basapiztiak”.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.


URTARRILAK 5, IGANDEA: ERREGE KABALGATAK
11:30
Postariak haurren eskutitzak jasoko ditu frontoian.
18:00 Aginagako errege kabalgata Txokoaldetik abiatuta, Aginagako frontoira.
18:00 Errege kabalgata Urdaiagatik abiatuta.
19:30 Erregeei harrera Usurbilgo frontoian. Antolatzailea: Ziortza.