Ostiral honetako, abenduaren 20ko datarekin plazaratuko dugu 2013ko azken NOAUA!. Ohi baino orrialde gehiagorekin; astekariarekin batera, datozen eguberrietan antolatu diren hitzorduen berri jasoko duen gehigarri eta guzti. 2014rako Zaloa Arnaiz usurbildarrak diseinatu duen egutegia ere banatuko dugu.
Aurtengo azken astekarirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, gaur duzue erredakzioa@noaua.com helbidera bidaltzeko azken eguna. Bestela, egoitzara etorri edo deitu, 943 360 321 telefono zenbakira. 556. zenbakia argitaratuta, bi asteko etenaldia izango da gero. Eguberrietan ez da NOAUA!rik izango, web orria eguneratzen jarraituko dugun arren. 2014ko lehen astekaria, urtarrilaren 10ean argitaratuko dugu.