Gabon kantak abesteko entsegu saioa deitu dute Zubietan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 16a, 00:00

Ostiral honetarako, abenduaren 20rako, iluntzeko 19:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan. Zubieta Lantzenek deitu du hitzordua. Lau egun geroago, abenduaren 24an baserritarrez jantzita gabon eskean irteteko izango da entsegu saioa. Zubietakoarekin bost dira guztira hain zuzen, eguberri bezperan gabon kantak abestera irteteko deitu diren hitzorduak. Ekimenok antolatu dituztenen artean, aginagarrak, Santueneako Auzo Elkartea, Parrokia, Usurbilen Nahi Ditugu edota Kantu Taldekoak ditugu:

ABENDUAK 24, ASTEARTEA
9:30 Aginagan: eliza paretik irteera, etxez etxe.
16:00 Zubietan: gabon eskea Artzabaletatik abiatuta.
17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera.
17:30 Kaxkoan, Olentzero jira: preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera auzo elkartetik.
19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen topaketa frontoian, Olentzero eta Hator Hator kantatzeko.