Ikasleak Santo Tomas bezperan, ostiral honetan murgilduko dira gabonetako oporretan. Urtarrilaren 7ra arte jai izango dute. Oporrak hasi aurreko orduetan, kalera irtengo dira gabon kantak abestera. Ostiralean, abenduaren 20an izango da. Udarregi Ikastolako ziklo guztietako ikasleak kalejiran ibiliko dira baserritarrez jantzita, gabon kantak abesten. Ziklo bakoitzak egingo duen ibilbidea zehaztua dute Udarregin:
9:30-10:45 LH eta DBHko ikasleak gabon kantak abestera irtengo dira.
-LH: Ageri-aldetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko
biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara.
-DBH: Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Bordatxoko biribilgunera eta handik
ikastolara.
11:30-12:30 HHko ikasle, irakasle eta gurasoak gabon kantak abestera irtengo dira. Agerialdetik frontoira.
HH: Irakasle, ikasle eta guraso 11:25ak aldera abiatuko dira Agerialdetik. Lehen geldiunea ikastola
gorriaren aurrean egingo dute. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea
frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kanta guztiak, gerturatzen garenok elkarrekin abestuko
ditugu.
17:00 Olentzero eta Mari Domingini ongi etorria Haur Eskolan.
17:30 Kalejira Haur Eskolatik frontoira.
Ondoren, jan edana eta festa frontoian.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
OHARRAK
Pare bat oharren berri eman dute jakitera Udarregi Ikastolatik, ostiral goizeko kalejiren harira. Eguraldi txarra egingo balu, ostiral goiz horretan 9:00etan jakinaraziko dutela zer egin, ikastolako sarrerako ateetan jarriko den oharrean.
Bestalde, Haur Hezkuntzako ikasleen emanaldia frontoian amaituko da, 12:30etan. Klaseak bukatuko diren une berean hain zuzen. Autobusa hartu behar dutenek anbulatorioko aldapa aldera joan beharko dute. Jangelan bazkaldu ohi dutenek jangelara. Haurren bila joan ohi diren senideak, ikastolara ez, frontoira gerturatu beharko dute 12:30etan.