Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu duen hitzaldian izango da, aipatu moduan, gaur arratsaldeko 17:00etan hasita Udarregi Ikastolan. Ostegunerako bestalde, hezkuntza sistema propioari buruz Nafartarrak taldeak beste hitzaldi bat antolatu du. Bi ekitaldion argibideen berri jarraian:
ABENDUAK 16, ASTELEHENA: TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA
Hizlaria: Maite Goñi.
Edukia: azken urteetan, teknologia berriek (mugikorrek, ordenagailuek, tabletek eta antzeko gailuek) aldaketa handiak eragin dituzte gizartean, batez ere, komunikatzeko moduan. Komunikazioa asko erraztu dute, lanerako eta ikasketetarako lagungarri dira, abantaila asko dituzte, baina eragozpenak ere sortzen ditu teknologia berrien erabilera desegokiak.
Ordua: 17:00.
Tokia: Udarregi Ikastola.
Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.
ABENDUAK 19, OSTEGUNA: HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA
Izenburua: "Publiko, pribatu...? Hezkuntza sistema propioa: geure estatuaren beharra".
Edukia: "Publikoa", "Pribatua", ..., askotan entzun eta erabiltzen ditugu horrelako kontzeptuak gure artean, bai hezkuntzaren gainean, eta baita bestelako gaiekin lotuta ere. Hala ere, Euskal Herrian, kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure menperatzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Edozein gai sozial tratatzeko, gure independentziaz hitz egitea ezinbestekotzat daukagunez, kontzeptu horien inguruko gogoeta politikoa egitea du helburu hitzaldi honek.
Hizlaria: Naroa Anabitarte.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Nafartarrak.