Babarrun eta sagardo txapelketetan izena emateko epea, azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 16a, 00:00

Hasi da urte garai honetako babarrun eta sagardo festa, NOAUA!ko egoitzan. Sei egun barru ospatuko dugun Santo Tomas azokako txapelketetan parte hartu asmo dutenak etortzen hasiak dira. Izena emateko epeak zabalik jarraitzen du, baina adi. Ostegun hau izango baita apuntatzeko azken eguna.

Txapelketa hauetan izena emateko argibideak jarraian:


SAGARDO ETA BABARRUN LEHIAKETAK
Izen ematea: 
abenduaren 9tik 19ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.

SAGARDO LEHIAKETA
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

BABARRUN LEHIAKETA
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Argibide gehiago: 943 360 321.