Inauteri Festarako mozorroa, zuen esku

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 17a, 00:00

Martxoaren 1ean ospatuko dugu Usurbilen, 2014ko Inauteri Festa. Oraindik urruti dagoela iruditu arren, konturatzeko ate joka izango dugu. NOAUA! Kultur Elkarteak badaezpada, antolaketa lanei ekin die jada. Hasteko, lehenik eta behin, inauteri egunean mozorrotzeko gaia zehaztu nahi dugu. Zuen laguntzaz. Zertaz mozorrotu nahi duzue? Datorren Inauteri Festarako gaia, zuen esku oraingoan. Animatu eta parte hartu! Bidali zuen proposamena NOAUA!ra.:
E-posta: elkartea@noaua.com
Telefono zenbakia: 943 360 321.
Egoitzako jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Proposamenetatik kanpo…
Adi, aurreko urteetan hautatuak izan diren gaiak ezin dira errepikatu. Hona hemen, azken hamarkadan, Usurbilgo Inauteri Festan mozorrotzeko proposatu izan diren gaiak:

2013: Musika.
2012: Mitologia.
2011: Itsasoa.
2010: Zirkoa.
2009: Olinpiar Jokoak.
2008: Xomorroak.
2007: Brasil.
2006: Marrazki bizidunak.
2005: Usurbil, Oesteko herri.
2004: Hollywood.
2003: Munduko kulturak.
2002: Extralurtarrak.