Infantil mailako taldeak lehiatuko dira Oiardo Kiroldegian, Mirotz Ullateren omeneko txapelketaren seigarren edizioan. Eibar, Tolosa, Zarautz, Basauri, edota Hondarribiko taldeek parte hartuko dute usurbildarrekin batera. Usurbil Kirol Elkarteak antolaturikoa 12 orduko ekimena izango da, goizeko 9:00etan hasi eta iluntzeko 20:00ak pasata amaituko dena. Goizez, 20 minutuko partida laburrak jokatuko dituzte infantil mutilen eta nesken taldeak. Arratsaldez, txapelketako lehen sei postuetan sailkatzeko neurketak. Egunaren amaieran sariak banatuko dituzte. Hona hemen, Mirotz Ullateren omeneko gabonetako eskubaloi txapelketan jokatuko diren neurketen ordutegiak:
NESKAK:
A multzoa: Usurbil B, Usurbil C eta Basauri.
B multzoa: Usurbil A, Zarautz eta Eibar.
Neurketak:
9:00 Usurbil B-Usurbil C
10:00 Usurbil A-Zarautz
11:00 Usurbil C-Basauri
12:00 Zarautz-Eibar
13:00 Usurbil B-Basauri
14:00 Usurbil A-Eibar
16:00 5.-6. postuak
17:20 3.-4. postuak
18:40 1.-2. postuak
MUTILAK:
A multzoa: Usurbil, Hondarribia eta Basauri.
B multzoa: Tolosa, Zarautz eta Eibar.
9:30 Usurbil-Hondarribia
10:30 Tolosa-Zarautz
11:30 Hondarribia-Basauri
12:30 Zarautz-Eibar
13:30 Usurbil-Basauri
14:30 Tolosa-Eibar
16:40 5.-6. postuak
18:00 3.-4. postuak
19:20 1.-2. postuak
13:00-15:30 Bazkaria.
20:00 Sari banaketa.