Osasun azterketa doan egiteko aukera, DYAren eskutik

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 18a, 00:00

Abenduaren 27an DYAK Muna-Lurra 26an duen egoitza berrira joanda egin ahal izango da azterketa hau, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. "Interesa duen orok, betiere doan, gure instalazioetatik pasa ahal izango da, eta gure osasun pertsonalak hainbat bizi-konstante neurtu ostean, tentsio arteriala, pultsua, glukosa edo odoleko oxigenoa, osasun aholkularitza eta informazio liburuxkak jasoko ditu", berri eman dute DYAtik, prentsa ohar bidez. 

40. urteurrenaren harira, DYAtik bultzatzen ari diren doako ekimenen artean dago, herritarrei osasun azterketak egitearena, gaixotasunak prebenitzen laguntzeko. "Hipertentsio Arteriala edo Diabetesa bezalako nahasmenduen hautemate goiztiarrean lagundu nahi da, gaixotasun hauek garaiz detektatuta, eta tratamendu egokiarekin, ez dute zailtasun larririk sorrarazten", 


Argibide eta informazio gehiago: 943 46 46 22.