2014rako Ordenantza Fiskalak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 18a, 00:00

Alegazioak aurkezteko aurrez finkatua zegoen epean erreklamaziorik egon ez denez, behin betirako onartuta geratu dira, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalak. Gai honen inguruko zehaztasun guztiak, atzoko (abenduak 17) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak dakartza. Hona hemen, 239. zenbakiko argitalpenerako lotura:

https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/12/17/e1311472.htm


Datorren urterako ordenantza fiskalak urriaren 3an burutu zen ezohiko osoko bilkuran onartu ziren hasieraz, gehiengo osoz, EH Bilduren aldeko bozkekin. EAJ-PNV abstenitu zen eta PSE eta Hamaikabat-eko udal zinegotziak aurka agertu ziren. Aurtengoekin alderatuta, 2014koari begira, salbuespenak salbuespen, ordenantza fiskaletan aplikatuko duten irizpide nagusia, KPIaren igoera izango da.