Perratze erakustaldia, igandeko Santo Tomas Azokan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 18a, 00:00

Lau egun barrurako NOAUA! Kultur Elkarteak antolatu duen Santo Tomas Azokako nobedade nagusia da. Gonbidatu berezi bat izango dugu frontoian, erakustaldi bat egitera dator. Joxe Aizpurua, Asteasuko Olarreaga Goiko baserrikoa, Bizkarreko idi parea perratze lanetan jardungo da azokan. Zereginotarako materiala ere erakusgai jarriko du. Aurtengo nobedadeetako bat da, baina ez bakarra. Hona hemen, abenduaren 22ko azokako egitaraua:

Abenduak 22, igandea
Goizean zehar:

-Jan edana; sagardoa, gaztainak, taloak, pintxoak dastatzeko aukera.
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta eta bazkidetza egiteko aukera.
-Perratze lanen erakustaldia.

11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saio Dema plazan.
12:00 Santo Tomasetako kantu-jira.
12:30 “Senideon besarkada herritarrei” ekitaldia Sutegin.
Ondoren, Nafartarrak taldekoen ekitaldia.
Gero, sagardo eta babarrun txapelketetako sari banaketa.