Hezkuntza sistema propioari buruzko hitzaldia, 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 19a, 00:00

Nafartarrak taldekoek ostegun honetarako antolaturiko hitzorduan, gai honen inguruko gogoeta bultzatu nahi dute. Naroa Anabitarte hizlari lanetan arituko den hitzaldiari buruzko zehaztasunak segidan:

ABENDUAK 19, OSTEGUNA: HEZKUNTZA SISTEMA PROPIOA
Izenburua: "Publiko, pribatu...? Hezkuntza sistema propioa: geure estatuaren beharra".
Edukia: "Publikoa", "Pribatua", ..., askotan entzun eta erabiltzen ditugu horrelako kontzeptuak gure artean, bai hezkuntzaren gainean, eta baita bestelako gaiekin lotuta ere. Hala ere, Euskal Herrian, kontzeptu hauen erabilera modu nahasian ematen da. Izan ere, herria menperatua egonik, gure menperatzaileen eskuetan dauden komunikabideek eta bestelakoek, haien interesen araberako erabilpena eta esanahia ematen diete hitz horiei. Edozein gai sozial tratatzeko, gure independentziaz hitz egitea ezinbestekotzat daukagunez, kontzeptu horien inguruko gogoeta politikoa egitea du helburu hitzaldi honek.


Hizlaria:
 Naroa Anabitarte.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Nafartarrak.

ELKARTASUN KANPAINAREN AMAIERA, IGANDEKO AZOKAN
Sohütako (Zuberoa) Eperra ikastola laguntzeko, azken asteotan Zuberoako produktuz hornituriko otarren salmenta bideratu dute Nafartarrak taldekoek. Usurbildarren aldetik jasotako laguntzaren berri emango dute, igandeko Santo Tomas Azokan. Kantu-jira berezia antolatu dute gainera, Kantu Taldekoekin elkarlanean.