Urtarrilaren 5ean ospatuko den ekimenean antortxero gisa parte hartu nahi duzuenok, izena emateko abenduaren 30era arteko tartea duzue. Errege kabalgatarako apuntatzeko komunikazio bideok baliatu ditzakezue:
-E-posta: ziortzage@gmail.com
-Sare sozialak: Ziortzak Tuentin duen kontuaren bidez.
-Jendaurreko ordutegia: abenduaren 30ean, 11:00-13:00 artean, Apaiz Etxera gerturatuta.
Izena eman duten antortxeroekin bilera egingo du Ziortza Gazte Elkarteak, urtarrilaren 3an, iluntzeko 19:00ean Apaiz Etxean.
JOLAS EGUNA, ABENDUAREN 27AN
Errege Kabalgata ohi bezala, urtarrilaren 5ean iluntzean ospatuko da. Urdaiagatik abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Antortxeroen laguntzaz, Santuenea, Kalezar edota Kaxko inguruak zeharkatu ostean, frontoian amaituko dute urteroko ibilbidea. Goizean, erregeen postaria frontoian izango da.
Kabalgataren aurretik ordea, Ziortza Gazte Elkarteak beste ekimen bat ere antolatu du abenduaren 27rako. Jolasa, LH 5. eta 6. mailako ikasleentzat. Egun horretan, goizeko 11:00etan frontoira gertura daitezela, 10-12 urte arteko gaztetxoak.