Santo Tomas Azokarako sagardo eta babarruna, NOAUA!ra ekartzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 19a, 00:00

Ostegun honetan, abenduaren 19an itxiko dugu igandean Usurbilen ospatuko den Santo Tomas Azokarako babarrun eta sagardo txapelketetan izena emateko epea. Ekimenotan parte hartu asmo duzuenok, gaurkoa duzue beraz, zuen etxeko sagardo eta babarruna NOAUA!ko egoitzara ekartzeko azken eguna.

Txapelketa hauetan izena emateko argibideak jarraian:


SAGARDO ETA BABARRUN LEHIAKETAK
Izen ematea: 
abenduaren 9tik 19ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.

SAGARDO LEHIAKETA
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

BABARRUN LEHIAKETA
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.

Argibide gehiago: 943 360 321.

SANTO TOMAS AZOKAKO EGITARAUA
Abenduak 22, igandea
Goizean zehar:

-Jan edana; sagardoa, gaztainak, taloak, pintxoak dastatzeko aukera. 
-NOAUA!ko postua: produktuen salmenta eta bazkidetza egiteko aukera.
-Perratze lanen erakustaldia.

11:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saio Dema plazan.
12:00 Santo Tomasetako kantu-jira.
12:30 “Senideon besarkada herritarrei” ekitaldia Sutegin.
Ondoren, Nafartarrak taldekoen ekitaldia.
Gero, sagardo eta babarrun txapelketetako sari banaketa.