Eguberriak tarteko, aldaketak zenbait zerbitzutan

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 19a, 00:00

Bus taxia adibidez, abenduaren 24an eta 31n goizez soilik irtengo da errepidera. Orduotan: 7:30etatik 8:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etara. Bi egunotako arratsaldeetan,15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean ez da bus taxi zerbitzurik izango. Ezta abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 6an ere. Gainerako egunetan, astelehenetik ostiralera, ohiko zerbitzua eskainiko du bus-taxiak.

KIROLDEGIAN ETA LIBURUTEGIAN...
Oiardo Kiroldegiari dagokionez, ohiko ordutegian irekiko dituzte kirol instalakuntzak eguberrietan zehar, abenduaren 24an, 25ean, 31n edota urtarrilaren 1ean izan ezik. Lau egunotan, itxita egongo da Oiardo. 

Antzeko egutegia izango dute liburutegian ere. Eguberrietan astelehenetik ostiralera irekiko dute gunea, larunbatetan ez. Ezta datozen jai egun eta bezperatan ere. Abenduaren 21, 24, 25, 28 eta 31 liburutegia itxita. Urtarrilaren 1,4,5 eta 6 baita. Gainerako egunetan, ohiko ordutegian zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00/ 16:00-19:30.

LIBURUTEGIRA HELTZEKO:
Helbidea: Irazu 14, 20170 Usurbil, Gipuzkoa. 
Telefonoa: 943 360 692.
Emaila: biblioteka@usurbil.net.
Twitter: @usurbib.
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia.
Bloga: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil