Akabo, irailean hasitako 2013-14 ikasturteko lehen hiruhilekoak berea egin du. Ikastetxeetako langile eta ikasleek ostiral honetan dute azken klase eguna. Eguberrietako oporraldian murgiltzear dira, baina aurrez, baserritar jantziekin kalean ikusiko ditugu abenduaren 20 honetan, gabon kantak abesten. Honatx ostiral goiz eta arratsalde parterako, eguberriak badatozela lau haizetara zabaltzen arituko direnen hitzorduak:
ABENDUAK 20, OSTIRALA
Goizean zehar, Aginagan abestera irtengo dira Herri Ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Antolatzailea: Aginagako Herri Ikastetxea.
9:30-10:45 Udarregi Ikastolako LH eta DBHko ikasleak gabon kantak abestera irtengo dira.
11:30-12:30 Udarregi Ikastolako HHko ikasle, irakasle eta gurasoak gabon kantak abestera irtengo dira. Agerialdetik frontoira.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.
17:00 Olentzero eta Mari Domingini ongi etorria Haur Eskolan.
17:30ak aldera, Haur Eskolatik abiatuko dira, Mikel Laboa plazara eta handik frontoira. Frotoian festa. Antolatzailea: Haur Eskola.
GABONETAKO BESTE EKITALDIAK:
Abenduak 20, ostirala
13:30 Mus txapelketa Gaztelekuan. Gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.
19:00ak aldera txistorrada Santuenea Elkartean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea.
19:00 Gabon kantak abestera irteteko entsegu saioa Zubietan, Kaxkape egoitzan.
22:00 “Koka Kola eta barea” Ramon Agirre eta Inaxio Tolosan antzezalana Aginagako Eliza Zaharrean.