"Bizipoza" Pirritx eta Porrotxen ikuskizun berria, larunbatean Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 20a, 00:00

"Oraingoan elkartasuna izango da landuko duten gaia, eta horretarako, Txernobyletik datorren laguna jaso nahi dute aireportuan. Euren furgoneta Panpoxa ez dabil eta garaiz iritsiko ez ote diren beldur dira. Azkenean, arazoak atzean utziko dituzte jasoko duten laguntzari esker". Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizipoza" ikuskizun berriaren aurrerapen bat baino ez da. 

Larunbat honetan ikusi ahal izango duzue, Oiardo Kiroldegian. Argiaren Adiskideak taldekoen eskutik, emanaldi bikoitza eskainiko dute; lehenengoa, arratsaldeko 16:00etan hasita, eta bigarrena, 18:30etatik aurrera. Ikuskizunerako sarrerak aurrez egongo dira salgai 8 eurotan, Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Baita egunean bertan ere, 9 eurotan. 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan izango dute. 

AMAGOIA MUJIKAREN LIBURUA
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 25 urteotako ibilbidea jasotzen du usurbildarrak idatzi eta plarazatu berri duen liburuak, "Sentitu, pentsatu, ekin" izenburupean. Kalean da jada. Lan berri honen zehaztasun guztiak, NOAUA!k urteko azken astekariarekin batera kaleratu duen gehigarrian aurkituko dituzue. Argitalpen bereziak, Amagoia Mujikari eginiko elkarrizketa jasotzen du.