Ohi bezala, eguberrietan zabalik izango da Gaztelekua. Hainbat ekimen bideratu dituzte bertan, 12-16 urte arteko gazteentzat. Irteerak gehienbat; zinera, Txuri Urdinera (iazko irudia ondoan), karsetara... Baina aurrez, eta eguberriak ospatzen hasteko, mus txapelketa antolatu dute gaurko 13:30etarako Gaztelekuan. Larunbatean, abenduak 21, Santo Tomas eguna izanik, festa ospatuko dute egoitzan. Hortik aurrera, eta gazteek gaurtik gozatu ahal izango duten oporraldirako zer ekintza prestatu dituzten? Hemen egitaraua:
ABENDUAK 20, OSTIRALA
Ekintza: mus txapelketa.
Ordua: 13:30.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: gazte guztiei.
ABENDUAK 21, LARUNBATA
Ekintza: Santo Tomas festa.
Ordua: 16:00.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: gazte guztiei.
ABENDUAK 23, ASTELEHENA
Ekintza: Tolosako karsetara irteera.
Ordua: 15:00.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 3.
ABENDUAK 28, LARUNBATA
Ekintza: zinera irteera.
Ordua: 14:50.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 1.
URTARRILAK 2, OSTEGUNA
Ekintza: Donostiako Zientzia Museora irteera.
Ordua: 15:00.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 2.
URTARRILAK 4, LARUNBATA
Ekintza: Txuri Urdinera irteera.
Ordua: 14:50.
Tokia: Gaztelekua.
Nori zuzendua: DBH 1.
Antolatzailea: Gaztelekua.