"Koka kola eta barea" antzezlana, 22:00etan Aginagako Eliza Zaharrean

Noaua Aldizkaria 2013ko abe. 20a, 00:00

Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa datoz gaur gauean, Aginagako Eliza Zaharrera. “Koka kola eta barea” antzezlana eskainiko dute 22:00etatik aurrera. Ekitaldirako sarrerak aurrez salgai daude Aitzagan, 5 eurotan. Ray eta Nik pertsonaien paperean, euskal kulturaren pizkunde garaia oroituko dute Agirrek eta Tolosak. Ez Dok Amairuko kideak izan zirela diote, baina ez zutela osperik lortu. Ikuspegi umoretsutik, euskal musikaren benetako historiaren berri ematera eta Ez Dok Amairu taldea berriz osatzera datoz Agirre eta Tolosa, ostiral gau honetan, Aginagara.

Mari Domingin eta Olentzero astelehenean
Astelehenean, abenduak 23, beste bisita berezi bat; Olentzero eta Mari Domingin Aginagako ludotekara gerturatuko dira, arratsaldeko 17:00etan. Eta goizean abiatuko dira bestalde, urtarrilaren 3ra arte luzatuko diren gabonetako txokoak.

Oparo datoz eguberriak Aginagara. Hemen, asteotarako lotu duten agenda:

ABENDUAK 20, OSTIRALA
22:00 “Koka Kola eta barea” Ramon Agirre eta Inaxio Tolosan antzezalana Aginagako Eliza Zaharrean.

ABENDUAK 23-URTARRILAK 3
9:00-13:00
 Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan. Izen ematea itxita.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

ABENDUAK 23, ASTELEHENA
17:00 Mari Domingi eta Olentzero bisitan. Aginagako ludotekan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

ABENDUAK 24, ASTEARTEA: GABON KANTAK ABESTERA
9:30
 Etxez etxeko erronda Aginagan, Eliza paretik abiatuta.

ABENDUAK 30, ASTELEHENA
17:00 “Galtzagorriei to, Inaxio!” antzezlana Aginagako ludotekan. Sarrera doan.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

URTARRILAK 5, IGANDEA: ERREGE KABALGATAK
18:00 Aginagako errege kabalgata Txokoaldetik abiatuta, Aginagako frontoira.